Herriko kirol-elkarteei zuzenduta, urteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Apirilaren 20an kaleratu zuen deialdia, eta 2022ko maiatzaren 11 arte izango da eskaerak aurkezteko epea.
Dirulaguntza hauen azken helburua Orioko herrian ariketa fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten irabazi asmorik gabeko jarduerak bideratzen laguntzea eta sustatzea da. Horregatik, herriko irabazi asmorik gabeko kirol-elkarteei edo kirol-entitateei zuzentzen zaie deialdia, eta 2022an edota 2021-2022 denboraldian beren egiturak garatzeko eta jarduera eta egitasmoak burutzeko eskatu dezakete laguntza.
Eskaerak, zuriketak eta bestelako komunikazioak elektronikoki egingo beharko dira Udalaren webgunetik, erregistro elektronikoa erabiliz. Tramitea elektronikoki egiteko, gainera, ezinbestekoa izango da ziurtagiri digitala edukitzea.
Deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak orrialde honetan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaleko kirol-teknikariarekin:
● Jon Ander Garcia de Kortazar
● 679 41 77 64
● kirola@orio.eus