Orain izena emandako haurrak azarotik otsailera bitartean hasiko lirateke.
Aurtengo azaroan edo abenduan, edo
2011ko urtarrilean edo otsailean haurra
Maria Maestra haurreskolan hastea nahi duten gurasoek irailaren bukaera baino
lehen eman beharko dute izena.
Izena emateko, Maria Maestra haurreskolara jo behar da, 09:30etik 11:00etara edota 13:00etatik
15:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, bertara azaldu edota deitu 943 89 06 25 telefono zenbakira.