Zabalik dago izena emateko epea Maria Maestra haurreskolan

Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 12tik 19ra bitartean, biak barne.

2011n jaiotako haurrentzat plaza bakarra dago libre eta 2012an jaiotaekoentzat plazarik ez dago.

Izena emateko, Maria Maestra haurreskolara jo behar da, 12:00etatik 15:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero ere, bertara azaldu edota deitu 943 89 06 25 telefono zenbakira.