Udalak lortu nahi du herriko etxe guztietan bio-hondakinak birziklatzea eta, horretarako, ontziak banatuko ditu interesatu guztien artean.
Bio-hondakinak birziklatzeko konpromisoa hartzen duenak kolore marroiko ontzi bat jasoko du, irudikoaren antzekoa, poltsa-sorta batekin eta informazio-orri batekin batera. Horrez gain, giltza bat ere jasoko du, kaleko edukiontzi marroi handiak erabiltzeko.
Bio-hondakinak jasotzeko ontzi horiek azokan banatuko dira lau ostegunetan: irailaren 13an, 20an, 27an eta urriaren 4an. Banaketa goizeko 9:00tatik 13:00etara egingo da.
Orioko Udalean sortu den hondakinen mahaiak hala erabakita egingo da kanpaina, bi helburu nagusi hauekin:
- – Birziklatze tasa handitzea.
- – Baliabideak ematea herritarrei, birziklatzea errazteko.
Lehendik jasota ez dutenek doan jaso ahal izango dute bio-hondakinetarako ontzia.
Urrian gaikako bilketa ongi egiten ikasteko hitzaldi informatiboak egingo dira, oriotarren arten banatutako inkestaren emaitzak ikusi ondoren. Hitzaldi horiei buruzko informazioa aurrerago zabalduko du Udalak, dena zehaztutakoan.