Zine-emanaldia izango da larunbatean hondartzan: ‘Bonkers’ filma emango da euskaraz

Udalak antolatutako udako kultur agendaren barruan zine-emanaldia izango da larunbat honetan, uztailak 26, 22:00etan hasita.

Emanaldia hondartza ondoko belardian izango da, mendi aldeko inguruan.

Euria ari badu, bertan behera geratuko da emanaldia.

Bonkers (txoriburuak)

8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako filma da eta bertan 9 urteko Bonnieren istorioa kontatzen da. Protagonista bere ama Lis eta amonarekin bizi da. Hirurek oso gustoko dituzte elefanteak. Lis ama gozoa, baina bitxi samarra da: batzuetan oso grinatsu eta alaia da eta bestetan, ordea, inor baino ezkor eta ilunagoa. Amona beti dago inguruan, denak zaintzeko prest, zorigaitzeko egun batean istripu bat izaten duten arte. Orduan, egoera asko aldatzen da.

Filma euskarazko bertsioan proiektatuko da.