Bihar larunbata, uztailak 11, Orioko Udalak udan antolatzen duen Zinea Kalean programaren barruan, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:30ean hasita.
Aurtengo lehen saiorako aukeratutako filma Noche en el museo
izenekoa da.
Filma barre egitekoa da eta oso arrakastatsua izan zen 2006an estreinatu zenean. Arrakasta hori dela eta bigarren zati bat ere egin eta estreinatu da aurten bertan.
Orion emango dena, nolanahi ere, lehenbizikoa da. Ben Stiller aktorea da protagonista eta film egoki-egokia da familian ikusteko. Filma gaztelaniaz bikoiztuta dago eta hizkuntza horretan emango da.
Hondartza aurreko zabalunean emango da eta, eguraldi txarra egiten badu, kiroldegian.