Abuztuaren 4an, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Piratas del Caribe: La venganza de Salazar’ filma eskainiko da, gaztelaniaz.
Udalak hiru film programatu ditu aurtengo udan eta hau bigarrena da.
Sarrera doan izango da.
Abenturazko film dibertigarria
Jack Sparrow pirata dislokatuak protagonista duen Piratas del Caribe sortako bosgarren filma da honako hau, eta aurrekoen ildotik doa, abentura eta fantasia uztartuz nahasketa bizi batean.
2017an estreinatu zen filma eta gustura utzi zituen zaleak.