Datorren larunbatean, abuztuak 26, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Star Trek. Más allá’ filma proiektatuko da, gaztelaniaz.
Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa azkena izango da.
Ateri badago, hondartzan izango da emanaldia; euria ari badu, edo euri-arriskua, ikastolako pergolan emango da.
Sarrera doan da.
Star Trek sortako azkena
‘Star Trek. Más allá’ filma Star Trek sortako azkena da. 2016an estreinatu zen zientzia-fikzioko filma hau eta oso ondo hartu zuten Star Trek unibertsoaren zaleek. Abenturazko film entretenigarria da, efektu berezi ederrekin hornitua. Bi orduko iraupena du.