Aurreko urtetan bezala, aurten ere aukera izango da zineaz gozatzeko Orioko hondartzan. Uztailean eta abuztuan, guztira, lau filma emango dira eta aurrenekoa larunbat honetan bertan izango da, uztailaren 12an.
Orioko Udaleko Turismo batzordeak eta Kultura batzordeak antolatzen dute elkarlanean Zinea Kalean
programa, udako kultur programazioaren barruan.
Aurtengorako aukeratutako lehenbiziko filma marrazki bizidunetakoa da eta oso aproposa haurrentzat eta familientzat.
Don Kixoteren istorioan oinarrituta, Jose Pozo zuzendariak umorezko kontakizun hau aurkeztu zuen iaz eta arrakasta dezentea lortu zuen. Orioko hondartzan emango den bertsioa euskaraz bikoiztutakoa da.
Pelikula gaueko hamar eta erdietan hasiko da. Eguraldi txarra egiten baldin badu, emanaldia kiroldegian izango da