Filma abuztuaren 10ean izango da hondartzan, gaueko 22:30ean hasita.
Orioko Udaleko Turismo eta Kultura batzordeek elkarlanean antolatutako programaren azken emanaldia izango da.
Filma euskarazko bertsioan proiektatuko da.
1938ean Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen.
Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik
ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.
Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako mojen ardurapean dago. “Pantera Zuria” da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, “Espainiaren onerako” dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.
Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarrakSaturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan.
Semearen galerak eta etsipenak bultzatuta, Victoriak aurre egingo dio “Pantera Zuriari” gainerako presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egoera horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenaz.
Izan ere, guztia galdu dugunean, itxaropenak soilik salba gaitzake.