2022ko ekainaren 1ean jarriko da indarrean Orioko TAO sistema berria, eta herrian erroldatutako ibilgailuek gaurtik aurrera jasoko dute etxean Aparkatzeko Udal Txartela, zirkulazio-zerga helbideratuta baldin badute.
Aparkatzeko Udal Txartelak ibilgailuaren matrikula dauka, eta ezin da eskualdatu. Bi urte naturalerako balioko du (aurtengoa, 2023ko abenduaren 31ra arte izango da indarrean) eta, epea amaitutakoan, automatikoki berrituko da, baldintzak betetzen badira.
Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, maiatzaren 18tik aurrera jaso dezakete txartela udaletxean.