Zorione Mendez oriotarrak bere marrazkiak ditu ikusgai kultur etxean

Zorione Mendez artista oriotarrak ‘MARRAK’ izeneko erakusketa zabaldu du Orioko kultur etxean eta bertan jarri ditu ikusgai azken urteotan egindako marrazkiak.

Erakusketa martxoaren 12an inauguratu zen kultur etxeko areto nagusian eta zabalik izango da apirilaren 12a arte.

Hau izango da erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartean: goizez 10:30etik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara.

Zorione Mendez

Zorione Mendez oriotarrak Arte Ederrak ikasi zituen. Hau da Orion egiten duen lehenbiziko erakusketa eta hainbat marrazki eta grabatuz osatuta dago. Kartelerako aukeratutako marrazkian ikusten den bezala, marraz osatutako irudiak dira, zuri-beltzez eginak; baina kolorezko ukituak dituztenak.