Zuhaitz Gurrutxaga futbolista-ohi eta telebista-aurkezlearen bakarrizketa izango da datorren ostiralean, azaroak 15, kultur etxeko areto nagusian, 22:30ean hasita.
Sarrera doan da, baina aldez aurretik jaso behar da kultur etxean. Udalak 110 gonbita prestatu ditu eta doan banatuko ditu agortzen diren arte. Astelehenetik aurrera izango dira eskuragarri gonbitak kultur etxean bertan.
Umorezko bakarrizketaren izenburua honako hau da: Futbolisto baten konfidentziak.
Bakarrizketa ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan antolatu du Orioko Udalak.