Zurezko ontzigintzari buruzko hitzaldia izango da kultur etxean

Ostiralean, maiatzak 13, hitzaldia izango da kultur etxean, aurtengo Balearen Eguneko ekitaldien artean. Gaia honako hau da: ‘Zurezko ontzigintza belaunaldiz belaunaldi’.

Bi hizlariren artean emango dute hitzaldia. Batetik, Galiziako A Aixola prestakuntza-eskolako Enrique Otero izango da; eta, bestetik, Albalola elkarteko Xabier Agote.

Xabier Agote Albaola elkartearen presidentea da eta hitzaldian azalduko ditu, azken urteetan Albaolan itsas ontzigintzaren inguruan martxan jarri dituzten proiektuak. Munduko leku askotan jasotako esperientzietan eta euskal itsas identitatean oinarritzen dira Albaolak sortutako proiektu horiek. Bestalde, Albaolan sortuko den ontzigintza eskolaren berri ere emango du.

Albaola eta San Juan ontzia

Xabier Agote da San Juan ontziaren erreplikaren eraikuntzaren arduradun nagusia. Pasaian ari dira egiten erreplika hori, XVI. mendean Kanadako kostaldean hondoratu zen San Juan ontziaren irudira. Ontziaren erreplika, gainera, garai hartako teknikak erabiliz egiten ari dira.

A Aixola

A Aixola prestakuntza-zentro bat da, 1997an sortua, itsasoko lanbideetan dabiltzanak prestatzeko. Erriberako zurgintzan espezializatutako atal bat daukate eta erreferentziazko zentro bat dira Galizian.

 

ontziaXVI