2020/06/05

Udako lanpostuak 2020

Deitutako lanpostuak

  • Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)
  • Kanpineko garbitzailea (hiru lanpostu)
  • Udaltzain laguntzailea (hiru lanpostu)
  • Txu-Txu trenaren gidaria (bi lanpostu) Lanpostu hau ez da, azkenean, aterako, Udalak erabaki duelako aurten Txu-txu trena ez dela ibiliko.
  • Kanpineko mantentze-lanak eta zaindaria (lan-poltsa)
  • Turismo bulegorako harreragilea (lanpostu bat)

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Eskabideak martxoaren 9tik martxoaren 27ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.

Ohar garrantzizkoa: Espainiako Gobernuak dekretatutako alarma-egoera dela-eta, eskabideak aurkezteko epea indargabetu egin zen aldi batez. Orain epea zabalik dago berriro ekainaren 5a arte. Udalak argitaratutako OHARRA.

Azterketa-eguna

Aukeraketa-probak ekainaren 10ean izango dira, asteazkenarekin, Orioko kultur etxean, 9:00etan hasita. Lanpostu hauetarako izena eman dutenek azaldu behar dute probetara: garbitzaileak, mantenimenduko langileak eta udaltzainak.

Turismo-bulegoko harreran lan egiteko izena eman dutenek ez dute asteazkenean azaldu behar. Udalak deituko die zuzenean, proba egiteko eguna jartzeko.

Horrez gain, euskara-proba egin behar dutenek ere azaldu behar dute asteazkenean kultur etxera. Euskara-proba egitetik salbuetsita daude eskaerarekin batera euskara-agiria aurkeztu zutenek eta azken hiru urteotan udako lanpostuetarako izena eman dutenek (azken kasu horretan euskara-proba dagoeneko eginda daukatelako eta nota gordeko zaielako).

Oinarriak

Lanpostuen oinarriak hemen deskargatu daitezke (gogoan izan txu-txu trenaren gidari lanpostua bertan behera geratu dela, txu-txu trena ez delako ibiliko aurtengo udan):

Udako lanpostuen oinarriak 2020 / Bases de los puestos de trabajo de verano 2020 (PDF)

Oharra

Udaltzain-laguntzailerako proba gainditzeko, lagungarri izango da honako eduki hauek ikastea: