Klasikoa 2022 txirrindularitza-proba Oriotik pasatuko da larunbatean

 

Donostian hasi eta amaitzen den Klasikoa txirrindularitza-probaren aurtengo edizioa uztailaren 30ean egingo dute, larunbatarekin, eta Oriotik 12:17 aldera pasatuko da. Hori dela eta, N634 errepidea tarteka moztuko dute 11:20-12:30 artean.

Txirrindulariak Usurbildik etorriko dira, eta Zarautz aldera irten, N634 errepidetik. Horregatik, errepidea moztuta egongo da zenbait momentutan. Errepidea itxita dagoen bitartean, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da herritik ateratzeko eta, Bilbo aldera joateko, Aritzetan egin beharko da norabide-aldaketa.

Barkatu eragozpenak.