Miriam Mendoza ipuin-kontalaria Oriora itzuliko da hilaren 17an

 

Ikasturtea hastearekin batera, ipuin-kontalariaren hileroko saioak itzuli dira kultur etxera. Urriko zita datorren astelehenean izango da, hilaren 17an. Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalariak gidatuko du, 17:30etik aurrera. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta gonbitak eskuragai daude kultur etxean.

Azaroko saioa Ines Bengoa ipuin-kontalariak eskainiko du, eta Mendoza bueltan izango da abenduan, Gabonen aurretik.