Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxeko areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 12:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Ekitaldian parte hartu zuten, baita ere, Danbolin Musika Eskolako irakasle Amaia Gutierrez biolin-jotzaileak eta hainbat ikaslek.
Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Euskara batzordeko zinegotziak aritu ziren.
Lehiaketaren epaimahaia honela osatu da aurten: Rikardo Uzkudun, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikaria; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikaria.
Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie parte-hartzaileei, «nork bere txokoan isilean sortutako lana guztion bistara ekartzeko ausardiagatik». Hamar lan saritu dituzte, baina merezimendu handiko lanak ere geratu dira irabazleen zerrendatik kanpo.
Sarituak
Ipuinak
- Lentejak. Garazi Urretabizkaia.
- Zaurietan zubia. Ainhoa Mujika.
- Aste bat oporretan. Libe Larrarte.
Accesita: Aldarrikapena. Iona Rekarte.
Accesita: Kolore ukitua. Aritz Pardina.
Bertsoak eta olerkiak
- Ume salduak. Ainhoa Mujika.
- Batek esanak. Goiuri Unanue.
- Amaren sua. Iñaki Iturain.
Accesita: Metaverso–Bertso-meta. Rosi Lazkano.
Accesita: Elbarri. Ane Miren Fernandez.
Saritutako lanak, urtarrileko Karkaran
Saritutako lanak Karkara aldizkariaren gehigarrian argitaratuko dira Gabonak eta gero. Webgune honetan ere irakurri daitezke: