2022a bukatu aurretik, ipuin-kontalariaren urteko azken saioa egingo da kultur etxean. Abenduaren 19an izango da, astelehenarekin. Orioko haurrek ezin hobeto ezagutzen duten Miriam Mendoza ipuin-kontalariak gidatuko du, 17:30etik aurrera.
3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta gonbitak eskuragai daude kultur etxean.