UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ehun udalerri euskaldunen langa gainditu du: Arrankudiaga (Bizkaia), Arruazu (Nafarroa), Doneztebe (Nafarroa) eta Etxebarria (Bizkaia) bildu dira UEMAra eta, hori ospatzeko, ekitaldia egin zen martxoaren 25ean, larunbatarekin, Azpeitiko Soreasu antzokian. Han izan ziren Orioko Udaleko Ainara Munduate Euskara zinegotzia, Lourdes Salsamendi zinegotzia eta Jabier Zabaleta euskara-teknikaria, bere garaian UEMAko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen Iñaki Iturainekin batera.
UEMAko kide diren udaletako alkate eta ordezkariez gain, euskalgintzako kideak ere izan ziren ekitaldian, eta udalerri euskaldunek eta arnasguneek duten garrantzia azpimarratu zuten bertan. Ilaski Serrano eta Antton Telleria kazetariek gidatu zuten saioa.
Aurretik, ezohiko batzar nagusia egin zuen UEMAk, Soreasu antzokian bertan eta han onartu zituzten mankomunitateko kide berriak.
Bideo honetan ikus daiteke ekitaldia, osorik: