Gure Bazterrak jaialdia izango da larunbatean

Bigarren aldia da Gure Bazterrak jaialdia antolatzen dela Orion. Iazko arrakastaren ondoren, datorren larunbatean, azaroak 28, berriz egitea erabaki dute antolatzaileek.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai kultur etxean eta Kalakari tabernan, aldez aurretik erosita; eta 12 eurotan erosi ahal izango dira egunean bertan Karelan.

Programa

Kontzertu nagusiak Karela kiroldegian izango dira, 19:30ean hasita. Guztira, bost talde arituko dira oholtza gainean: El_Txef_A, Joe La Reina, Joseba B Leinor Gang, Ghost number & His Tipsy Gipsies eta Bi bala.

Nolanahi ere, ekitaldi nagusia baino lehen, formatu txikiko beste hiru kontzertu ere izango dira herriko hiru tabernatan:

  • 13:00etan, I See Whales taldea, Tragoxka tabernan.
  • 14:00etan, Aguxtin Alkhat, Salatxo tabernan,
  • 18:00etan, Azkaiter Pelox Trio, Kalakari tabernan