Aurreko urtetan bezala, udan kirol egiteko aukera ugari izango dute Orioko haur eta gazteek, Udalak, kiroldegiak eta herriko eragileek antolatutako jardueretan. COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren eraginez, osasun- eta higiene-baldintzak eta aforoak bereziki zainduko dira jarduera horietan, baina, bestela, normaltasunez egingo dira.
Kirol-jardueretan izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 13ra arte.
Izena emateko galdetegiak prestatu ditu Udalak: bat kirol bakoitzeko. Interesatuek beheko link-etan klik egin eta dagokion galdetegia bete beharko dute.
Galdetegian bertan adierazten den bezala, eskaera egiteak ez du ziurtatzen plaza lortuko denik. Plaza baino eskaera gehiago baldin badago, zozketa egingo da. Interesatuak, behin plaza duela jakinarazten zaionean, kiroldegitik pasatu beharko du plaza hori konfirmatzera eta han adieraziko diote nola egin behar duen ordainketa.
Jarduera guztiak hamabost egunekoak dira eta prezio bera dute: 44 euro bakoitzak.
Izen-ematea [EDITATUTA]
Izena emateko, galdetegi online batzuk erabili behar ziren, baina dagoeneko epea bukatuta dago.
Nolanahi ere, oraindik badaude plazak kirol batzuetan eta interesa daukanak kiroldegira joan behar du, informazioa jasotzera eta izena ematera.