Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea eta abisatu berri dio Udalari, azken egunotako euriteen ondorioz, ura zikin datorrela eta gainditu egiten duela enterococos intestinalis bakterioaren onartutako maila.
Beraz, segurtasunagatik, debekatuta geratzen da gaur, ekainak 20, hondartzan eta ibaian bainatzea. Datozen egunotan egunero egingo du Osakidetzak uraren analisia eta, enterococos intestinalis bakterioaren maila muga onargarrietara jaisten denean, baimenduko da ostera bainatzea.
Bitartean, beraz, debekatuta dago. Zuen segurtasunagatik, errespetatu debekua.