Euskadiko eta Marokoko gizonezko seniorren selekzioen arteko partida izango da eta Karela kiroldegian jokatuko da.
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak proposatu zion Orioko Udalari partida hau Orion jokatzea eta Udalak berehala eman zuen baiezkoa.
Abenduaren 30ean jokatuko da partida, asteazkenarekin, 20:15ean hasita. Sarrera 5 eurokoa izango da, baina 16 urtetik beherakoek doan ikusi ahal izango dute.
Partidaz gain, entrenamendu ireki bat ere egingo dute bi selekzioek abenduaren 28an, astelehenarekin eta egun horretan edozeinek sartu ahal izango du ikustera. Entrenamendu irekia 19:00etatik 21:00etara izango da.