ZAINDU UROLA KOSTA prestakuntza-zikloetan izena emateko epea zabalik dago

Urola Kostako Udal Elkarteak 2022an jarri zuen martxan ZAINDU UROLA KOSTA programa, eta hainbat eragilerekin elkarlanean, Zaintza Mahaia sortu zuen. Mahaiaren helburuen artean daude bailarako zaintzaren sektorea profesionalizatzea eta kalitatezko enplegua sustatzea. Hori dela eta, funtsezkoa da zaintzaren alorrean lan egin nahi duten herritarrek, zaintzaile izateko behar dituzten gaitasun tekniko eta zeharkakoak jasotzea eta barneratzea.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lanbideren Elkar-EKIN programaren baitan, doako prestakuntza-ziklo bat eskainiko du Udal Elkarteak 2023-2024 ikasturtean. Zikloa egiteko, bi modalitate egongo dira: aurrez aurrekoa eta online erakoa. Zikloa bukatzen dutenek Lanbideren ziurtagiria jasoko dute: SSCS0208 Mendekoen gizarte- eta osasun-arreta gizarte-erakundeetan (2. maila).

Esan bezala, bi aukera egongo dira:

Aurrez aurrekoa:

  • Noiz: 2023ko urriaren 26tik 2024ko maiatzaren 16ra.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 18:30era.
  • Edukia: Ziurtagiri profesionalaz gain, gaur egun zaintza-sektorean lan egiteko garrantzizkoak diren gaiak landuko dira: digitalizazioa, euskara eta ikuspegi holistikoa.
  • Lekua: Oteitza Lizeo Politeknikoa (Zarautz).

Online:

  • Noiz: 2023ko azaroaren 6tik 2024ko maiatzaren 9ra.
  • Ordutegia: Norberak bere erritmora egingo du ikastaroa. Dena dela, azterketak eta hainbat saio aurrez aurre egingo
  • Edukia: Plataforma erabiltzen ikasteko aurrez aurreko saio bat antolatuko da urriaren 31n, 15:00etan.
  • Lekua: Plataforma digitalaren bidez egingo da eta aurrez aurreko saioak Oteitza Lizeo Politeknikoan egingo dira (Zarautz).

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta praktikak eskualdeko erakundeetan egingo dira.

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik dago dagoeneko eta interesdunek Oteitza Lizeo Politeknikoko idazkaritzara deitu behar dute: 943 111 000 (Ainhoa).

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko, egin kontsulta lotura honetan edo jo Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzura (Vanessa Garcia eta Olaia Sainz).

  • 943 89 08 08
  • lanpoltsa@urolakosta.eus