TecDrive enpresak Harley Davidson markako motorrak probatzeko saioak antolatu ditu asteburu honetan, irailaren 15etik 17ra, eta Ortzaikako aparkalekua erabiliko du abiapuntu gisa. Hamar motor izango dituzte gune horretan, eta taldeetan antolatuta, irteerak egingo dituzte errepidean.
Izen-ematea enpresak berak kudeatu du, eta hauek izango dira proba-saioen ordutegiak:
- Ostiral arratsaldean:15:00etatik 19:00etara
- Larunbatean: 10:00etatik 19:00etara
- Igandean 10:00etatik 14:00etara
Horrenbestez, Ortzaikako aparkalekuaren zati handi bat okupatuta izango da ostiraletik igande arratsaldera bitartean. Barkatu eragozpenak.