Kultur Tailerreko (KTA) musika-boxak erabili nahi dituztenek eskaera aurkeztu behar dute urriaren 6a baino lehen

 

Orioko Udalak lau gela ditu Kultur tailerrean (KTA), herriko musikariek erabiltzeko egokituak. Ikasturte honetan gelak erabili nahi dituzten musikariei deialdia zabaldu die Udalak, gela edo box horiek erabiltzeko eskaerak berritzeko. Erabiltzaile berriek eta gaur arte gelak erabili dituztenek eskaera-orri hau bete beharko dute urriaren 6a baino lehen eta, ondoren, kultura@orio.eus helbidera bidali, Jon Agirresarobe kultur teknikariari.

Bestalde, interesa duten herritarrekin eta gaur egungo erabiltzaileekin bilduko da kultur teknikaria. Bilera irailaren 27an izango da, 19:00etan, kultur tailerrean bertan. Bileraren helburua da funtzionamendua eta hitzarmen-eredu berria zehaztea.