Danbolin Musika Eskolak 30 urte bete ditu aurten eta, hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Apirilaren 15ean, ostiralarekin, 19:30ean Arraunetxen, kontzertua emango dute instrumentuko taldeek. Honako hau izango da programa:
- Kantuko ikasleek: “La paloma” eta “Herri”.
- Txistu taldeak: “Polka” eta “Alboka rocka joka”
- Gitarra taldeak: “Suit re minorrean” eta “Oh, happy day!”
- Soka taldeak: “Gabriel’s Oboe” eta “Charleston Dixie”
- Trikitixa taldeak: “Compostelako erromesa” eta “Pasodoblea”
- Bandak: “I Will Follow Him” eta “Santana, a Portrait”
Apirilak 16 larunbatean, plazan (eguraldi txarra egiten badu, frontoian), egun osoan zehar, ondoko ekitaldiak izango dira:
10:00etan: Ikasleen kalejira herrian barrena
11:30ean: Ikasleentzako esku-lanak
12:30ean: Tailerra, musika mintzaira eta dantzako ikasleen saioa
14:15ean: Bazkaria
16:00etan: Karaokea
17:00etan: Txokolate-jana
17:30ean: Erromeria izango da “Bide batez” taldearekin