Balearen egunari loturiko marrazki lehiaketa abian jarri du Udalak

BALEAREN EGUNARI LOTURIKO MARRAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK

Gaia

Balea

Hiru kategoria

  • 4-6 urte bitarteko ikasleak
  • 7-9 urte bitarteko ikasleak
  • 10-12 urte bitarteko ikasleak

Baldintzak

  • Marrazkigileak oriotarra izan beharko du edo Orion bizi dena.
  • Marrazkia DINA4 orri batean aurkeztu beharko da eta egile bakoitzeko marrazki bakarra aurkeztu daiteke. Marrazki bakoitzaren atzean egilearen izen deiturak, adina eta telefono bat jarri beharko da.

Lanak aurkezteko epea

Apirilaren 22a, Orioko Udalean.

Epaileak

Udaleko alderdietako zinegotziak eta bi teknikari izango dira.

Saria

Kategoria bakoitzeko irabazleari Donostiako Aquarium-era familian bisita egiteko sarrerak oparituko zaizkio.