Urrian bukatu zituen Udalak skate-parkea berritzeko lanak, eta eremu osoaren erabilera hobetzeko, egokitzapenak egin ditu alboko kantxan. Kirol-eskaintza zabaltzea izan da helburua, eta horretarako, saskibaloian aritzeko saski zaharrak erretiratu dira, saskiak eta ateak dituzten egitura berriak jartzeko. Horrela, aurrerantzean, saskibaloian ez ezik, futbolean, eskubaloian edo beste hainbat kiroletan ibili ahal izango dira herritarrak.
Lanak Manufacturas Deportivas enpresak egin ditu eta 17.200€ euroko kostua izan dute, BEZ barne.
Datozen egunetan ingurua txukuntzen bukatuko du Udalak, kantxako sarrera-irteerak eta inguruko bideak egokituta.