Udal-plantillaren egonkortze-prozesuko beste bost kalifikazio jakinarazi ditu epaimahaiak

 

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratuko da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak eman eta Udalari bidaltzeaz. Lehen kalifikazioak jasotzen hasi da Udala otsailean, eta orain beste bost eman ditu aditzera.

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu berri dituen bost lanpostuak hauek izan dira:

Bost lanpostu horietara aurkeztu diren hautagaiek 10 laneguneko epea izango dute alegazioak egiteko, martxoaren 12ra arte.