Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan bozka eman dezaketen herritarren zerrenda kaleratu du Udalak

 

2024ko apirilaren 21ean, igandearekin, egingo dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak, eta Orioko Udalak ikusgai jarri du herrian bizi diren hautesleen zerrenda, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerrenda udal-bulegoetan egongo da ikusgai martxoaren 4tik 11ra (biak barne), 8:30etik 14:30era.

Zerrendak ikusgai dauden bitartean, edozein pertsonak aurkeztu dezake erreklamazioa: zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako hala behar ez lukeenean.

Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio.