Urriaren 25ean eta abenduaren 19an bezala, ELA, CCOO, LAB, ESK, SATSE eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute bihar, martxoak 12. «Zerbitzu publikoak indartzeko hemen adostu! Lan baldintzak hobetu!» lelopean, langile publikoen lan-baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatuko dute, eta horiek EAEn adosteko eskatu.
Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa. Kanpinean, aldiz, gutxieneko zerbitzuak izango dira.