Udal-plantillaren egonkortze-prozesuko beste hainbat kalifikazio jakinarazi ditu epaimahaiak

 

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratuko da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak eman eta Udalari bidaltzeaz. Otsailaz geroztik, kalifikazioak jasotzen ari da Udala, eta orain beste hainbat jaso ditu.

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu berri dituen lanpostuak hauek izan dira:

Zazpi lanpostu horietara aurkeztu diren hautagaiek 10 laneguneko epea izango dute alegazioak egiteko, bihartik hasi eta apirilaren 23ra arte.

Berdinketa

Administrazio Orokorreko Teknikarien prozesuan, aldiz, lehenengo postuan geratu diren izangaien artean berdinketa izan da (80pt). Hori dela eta, berdinketa hausteko irizpideei jarraiki, puntuazioan berdinduta geratu diren izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute, apirilaren 23ra arte, Orioko Udalean edo beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteko.