Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak Trikitixa Egunean izango dira larunbat honetan, Iruñean

 

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Trikitixa Eguna antolatzen du bi urtean behin. Aurtengoa apirilaren 13an egingo da Iruñean, larunbatarekin, eta zazpi lurraldeetako trikitilariek hartuko dute parte, ikasleak eta ez direnak.

Goizean, lau erromeria-talde ibiliko dira kalez kale Iruñeko auzoetan, eta lau ibilbide egingo dituzte, kalejiran. Ondoren, bazkaria izango dute denek elkarrekin, eta jarraian, guztiak batera irtengo dira kalejiran.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitixako ikasleak ere han izango dira.