Merkataritza-planaren diagnosia aurkeztuko zaio sektoreari eta herritarrei datorren asteartean

 

Orioko Udalak martxan jarritako merkataritza-planaren lehen urratsa egin da, eta herriko merkataritzaren diagnosia egin du Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Federazioak. Diagnosiaren datuak, ondorioak eta hausnarketak sektorearekin eta herritarrekin partekatzeko, egindako lana aurkeztuko da datorren asteartean, hilaren 23an, 14:30ean, kultur etxean.

Lehen fase honetan herriko eskaria eta eskaintza aztertu dira, kontsumitzaileei eta sektoreari egindako elkarrizketa eta inkesten bidez. Datu horiek talde-bileretan kontrastatu dira ondoren eta, horrez gain, Orioko hirigintza analizatu da, merkataritza, zerbitzu-enpresa eta ostalaritza ikuspegitik.

Planaren helburua da herriko denden, zerbitzuen eta ostalaritza-establezimenduen egoeraren diagnosia egitea, ekonomia zirkularra bultzatzeko. Diagnosiaren emaitza kontuan hartuta, ekintza-plan bat osatuko da, sektorea indartzeko neurriak hartzeko.