2024ko San Pedro jaien egitaraua prestatzen ibili dira Udala eta eragileak azken asteetan, eta iaz bezala aurten ere, Arrantzaleen Eguna ospatuko da ekainaren 30ean, igandearekin. Guztia ondo antolatzeko, bilera irekia egingo da datorren asteazkenean, apirilak 24, 19:00etan kultur etxean.
Udalak eta antolatzaileek dei egiten diete herritarrei bilerara azaltzeko eta Arrantzaleen Eguneko ospakizunetan parte hartzeko. Adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dira taldea osatzeko eta ez da beharrezkoa dantzan aritutakoa izatea. Edozeinek parte har dezake. Animatu!