Asteburuko jarduerek eragina izango dute trafikoan

 

Maiatzaren 18an, larunbatarekin, hainbat jarduera antolatuko dira herrian, nagusiki, kirolari lotutakoak. Goizean Zaragueta Herri Eskolaren Kros Txikia izango da Abaromendin, eta arratsaldean, Talai Mendi Trail mendi-lasterketa egingo da, arranplako plazoletatik abiatuta. Horrez gain, iluntzeko 19:00etan Intza eta Bele taldeen kontzertuak izango dira Herriko Plazan.

Goizeko kirol-probak ez du eraginik izango trafikoan, baina bizilagunen garajeetako sarrera-irteerak mugatuko ditu, 10:00etatik 12:30era. Abaromendi 1-24 atarien artean, gainera, aparkaleku publikoak libre utzi beharko dira, lasterketarako lekua egon dadin.

Talai Mendi Trail proba, aldiz, 17:00etan abiatuko da Ikastola pareko plazoletatik. Ondorioz, herriguneko trafikoa itxita egongo da, eta ibilgailuek Txanka-Hondartzatik irten beharko dute 17:00-19:30 artean. Barkatu eragozpenak.