​Organo eta zeharkako txirula kontzertua izango da elizan abenduaren 29an

Gabonetako kultur programaren barruan kontzertua emango dute elizan Esther Iñiguez organo-jotzaileak eta Nagore Larrion txirula-jotzaileak. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta ‘Biak bat’ izena jarri diote, adierazteko organoa eta zeharkako txirula oso ondo ezkontzen direla eta bata bestearen osagarri bikaina izan daitekeela.

Programa

  • Sonata (Mi m)………………………………………………………………J. S. Bach
    Zeharkako txirula eta organoa
  • Schübler koralak……………………………………………………………J. S. Bach
    Wachet auf, ruft uns die Stimme BWV 645
    Kommst du nun, Jesu, vom Himmel herunter BWV 650
    Organoa
  • Three Romances, Op.94…………………………………………….R. Schumann
    Zeharkako txirula eta organoa
  • Pie Jesu Requiema…………………………………………………………..G. Faure
    Organoa
  • Dolly Suite Op.56 ……………………………………….G. F aure / I. Berceuse
    Zeharkako txirula eta organoa
  • Sonata for flute and piano………………………….F. Poulenc / II. Cantilena
    Zeharkako txirula eta organoa
  • The Hibiee-Jibiees (Joropo Venezolano)………………………..M. Granados
    Zeharkako txirula
  • Sinfonia 5, Toccata……………………………………………………..C. M. Widor
    Organoa

Esther Iñiguez, organoa

Beran jaio zen, 1975ean. Donostiako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta, ondoren, Montserrat Torrent organo-jotzailearekin ikasi zuen Bartzelonan. Gero, Baionako kontserbatorioan ikasi zuen Esteban Landart organo-jotzailearekin eta, segidan, berarekin bukatu zituen organo-ikasketak Musikenen. Ondoren, M. Bouvard, L. Robilliard, Brett Leihgton, Zsigmond Szathmáry, M. Radulescu eta Joris Verdin organistekin ikasteko aukera izan du.

Eman dituen kontzertuen artean honako zikloetakoak nabarmendu daitezke: Pasaiako Musika Astea, Donostiako Musika Sakroa, Luis Urteagaren Omenaldia,  Journees Européenes du patrimoine (Douai) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako kontzertuen zikoa.

Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako zuzendaria da eta, horrez gain, Hendaiako San Bizente parrokiako organista.

Nagore Larrion, zeharkako txirula

1989an jaio zen, Irunen. Zeharkako txirulako ikasketak 8 urtez egin zituen Robert Estagnan eta Mar Castañonekin, Irungo Musika Eskolan. Urte horietan Interprete Gazteen lehen saria lortu zuen bi bider. 2007 eta 2011 artean zeharkako txirulako ikasketak egin zituen Musikenen, Miguel Angulo eta Alvaro Octaviorekin. Geroztik, izen handiko txirulariekin ikasi du, bere heziketa osatzeko.

Mannheim-eko Arte Unibertsitatera joan zen gero ikastera Joachim Schmitz-ekin. Unibertsitate horretan Staatsphilharmonie Rheinland-Pfalz, Sommermusikakademie Hundisburg eta Essener Philharmoniker orkestrekin egin zuen lan. Theater Mannheim Orchester-eko partaide ere izan da.

2008tik gaur arte irakasle dabil zenbait musika eskolatan eta Euskal Herriko hainbat banda eta orkestretan ere ari da.