Maiatzean zenbait saio egin dituzte herriko ikasleek, UEMAko teknikariek gidatuta, beren hizkuntza-ohiturei buruz pentsatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko. Guztira 120 ikasle inguruk parte hartu du saioetan: eskolako LH6ko eta DBH4koak eta ikastolako LH6koak. Saioak bideratzen UEMAko bi teknikari aritu dira: Elixabet Urzelai eta Goizane Arana.
Saioen helburua hau izan da: hizkuntza-ohiturei buruz gogoeta egitea eta ikasleei tresnak ematea euskarari eutsi diezaioten eta euskararen erabileran lider papera joka dezaten. Saioan zehar, ikasleek identifikatu dute zein eremutan egiten duten euskaraz eta zeinetan erdaraz eta, ondoren, horri buruzko hausnarketa egin dute.
UEMAk aldiro egiten ditu horrelako saioak ikastetxeetan, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin koordinatuta.