Zaintzaren sektoreari loturiko sentsibilizazio-jardunaldiak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

 

Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta ekimena jarri zuen martxan duela bi urte, eskualdeko hainbat eragilerekin elkarlanean. Proiektuaren helburua da zaintzaren inguruko jarduerak antolatzea, besteak beste, sektorearekiko kontzientzia indartzeko eta hausnarketa bultzatzeko. Programaren baitan, bi jardunaldi egingo dira ekainean.

Saioak doakoak izango dira eta ekainaren 18an eta 19an egingo dira, asteartea eta asteazkena hurrenez hurren. Praktikoak izango dira, eta gogoeta eragiteko metodologiak erabiliko dituzte. Nork bere lekutik, mendekotasuna duten pertsonen balio eta eskubideak ezagutzeko, errespetatzeko eta, azken batean, kalitatezko zaintza lortzeko hartu beharreko neurriak izango dira hizpide. 

Hau izango da programa:

Ekainak 18, asteartea, 16:00-18:30:
Zaintzaren sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrei zuzendutako jardunaldia.
Oteitza Lizeo Politeknikoan, Eneritz Acedo gizartelangilearen eskutik.

Ekainak 19, asteazkena, 16:00-18:30 artean:
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen familiei zuzendutako jardunaldia.
Oteitza Lizeo Politeknikoan, Eneritz Acedo gizartelangilearen eskutik

Argibideak eta izen-ematea

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzura:

  • Aurrez aurre, Udal Elkarteko egoitza nagusian (8:00-14:00 ordutegian)
  • Telefonoz, 943 890 808 zenbakian. 
  • Posta elektronikoaren bidez, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita.