Udal-eraikinetako eta kanpineko garbitzaileen lan-poltsaren behin betiko zerrenda kaleratu du Udalak

 

Udal-eraikinetako eta kanpineko garbitzaileen lan-poltsa osatzeko prozesuan azken urratsa egin du Orioko Udalak. Maiatzaren 20an kaleratu zuen behin-behineko zerrenda, eta hautagaiek 10 laneguneko epea izan dute alegazioak aurkezteko.

Epe hori bukatuta eta aurkeztutako alegazioak aztertuta, behin betiko zerrenda kaleratu du Udalak, hauxe. 71 hautagai izan dira onartuak guztira.