Bisiguei buruzko hitzaldia emango du AZTIk ekainaren 12an, Arraunetxen

Irudia: P. Juaristi (EHU). Creative Commons lizentziapean erabilia.

 

AZTIko ikertzaile Guzman Diez biologoak bisiguei buruzko hitzaldia emango du datorren asteazkenean, ekainak 12. Espeziaren egoerari buruz jardungo du zientzialariak: biologia eta arrantzalekuak aztertuko ditu, eta horiei buruzko gakoak azalduko ditu: ugalketa, banaketa geografikoa, etab. Hitzaldia 19:00etan izango da, Arraunetxen.

Europako uretan hiru bisigu-arrantzaleku daude, eta arrantzatutako arrainen kopurua murrizten ari da 70eko hamarkadaz geroztik. Diezek, hain zuzen, bilakaera horren berri emango du hitzaldian, eta batzorde zientifikoak Europako erakundeei egiten dizkien aholkuak eta gehienezko arrantza zehazteko mekanismoak azalduko ditu. Azalduko du, baita ere, bisiguaren arrantza tradizionalaren historia Bizkaiko Golkoan eta Euskal Herriko kostaldean.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta Udalak grabatu egingo du, sarean edonoren eskura uzteko.