Joan den ostiralean kaleratu zuen Udalak 2024ko San Pedro festetako programa. Ekitaldi ugari izango dira ekainaren 28tik uztailaren 1era, baita etxeko gaztetxoentzat ere. Hain zuzen ere, haientzako jarduera-eskaintza zabaltzeko esfortzua egin du festa-batzordeak, eta hau da emaitza:
Ekainak 28
- 3×3 futbol txapelketa, 14:30ean Mendibeltz futbol-zelaian. Izen-ematea Zaraguetan, kiroldegian edo formulario bidez, ekainaren 17a baino lehen.
Ekainak 29
- Slackline-a errio gainean (gazteentzat propio jarriko da bigarren bat), 11:00etan moilan. Ez da aurrez izena eman behar, baina neoprenoa eramatea ezinbestekoa da.
- Bizikleta-igoera Pillikura eta San Martinera, 11:30ean, Herriko Plazatik abiatuta. Izen-ematea Zaraguetan, Ikastolan eta Kolon Txikin, ekainaren 22a baino lehen.
Uztailak 1
- Tapiza: irudimena plazara! Arte-jarduera DBHko gazteentzat, 11:00etan Herriko Plazan. Lotura honetan aurrena izena ematen duten 30 lagunek hartuko dute parte.
- Arrantza-lehiaketa, 11:30ean anbulatorio atzean. Izen-ematea egunean bertan egingo da.
- Pintxo hotzen lehiaketa, 11:30ean Herriko Plazan. Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta. Izen-ematea Ikastolaren bidez.
Horrez gain, gainerako egunetan ere kontzertuak eta herritar guztiei zuzendutako bestelako ikuskizunak izango dituzte gazteek. Programa osoa hemen ikusgai.