Urola Kostako Hondakinen Mahaiak herritarren iritzia jasotzeko bilerak egingo ditu ekainean


Urola Kostako Udal Elkarteko Hondakinen Mahaiak bilera bana egingo du ekainean eskualdeko bost herrietan. Herritarrek hondakinen kudeaketaren inguruan duten iritzia, proposamenak eta ekarpenak entzutea izango da saioen helburua. Orion ekainaren 18an egingo da bilera, asteartearekin, 19:00etan, Salatxo aretoan.  

Urola Kostako Hondakinen Mahaiak maila politiko eta teknikoan egin du lanketa orain arte, eta ekainean herritarrei zabaldu nahi diete ekarpenak egiteko aukera. Izan ere, datorren urtean zerbitzua kudeatzeko kontratu berria adjudikatuko da eta, zerbitzuan hobekuntzak egiteko, herritarren iritzia ezagutu nahi du Udal Elkarteak. 

Ion Arozena Eizagirre UKUEko lehendakariak gaur egungo hondakinen bilketari buruzko datuak emango ditu bileran, eta herritarrekin sistema hobetzeko neurriez hitz egingo du. Horregatik, Urola Kostako Udal Elkarteak bilerara joateko dei egiten herritarrei. 

Hau da herriz herriko bileren egutegia:

  • Getaria: ekainaren 12an, 19:00etan, Ulpiano Etxean.
  • Zumaia: ekainaren 17an, 19:00etan, Oxford aretoan.
  • Orio: ekainaren 18an, 19:00etan, Salatxo aretoan.
  • Zarautz: ekainaren 19an, 18:30ean, Urola Kostako Udal Elkartean.
  • Aia: ekainaren 21ean, 18:30ean, kultur etxean.