Anibarko Portuko autobus-geltokian semaforoak jartzeko lanetan ari da Udala

Anibarko Portuko bizilagunek aspaldi egindako eskariari erantzunez, autobus-geltokian semaforoak jartzeko lanetan ari da Udala egun hauetan. Semaforoen bidez, errepidea segurtasunez gurutzatu ahal izango dute bizilagunek.

Errepide-mozketak egin behar direnean, lanak gauez egitea lehenesten dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuak eta Trafiko Zuzendaritzak. Horregatik, asteazken eta ostegun gauetan egin da lanen zatirik handiena. Bereziki, asteazken gaua izan zen zail eta zaratatsuena, eta Udalak barkamena eskatu nahi die bizilagunei sortutako eragozpenengatik.

Datorren astean jarriko dira semaforoak, eta pare bat asteko epean martxan izango direla aurreikusten du Udalak.