Ekainaren 29rako iragarrita zegoen slackline erakustaldia eta haurrentzako jarduera bertan behera geratu dira

Atzo aurreratu bezala, eguraldiaren iragarpena tarteko, San Pedro festetako egitarauan aldaketa bat egiteko beharra ikusi du Udalak. Ekainaren 29rako iragarrita zegoen slackline erakustaldia eta haurrentzako jarduera bertan behera geratu dira, eta San Pedro festetako programatik kanpo egingo da, aurrerago; data itxi bezain laster, horren berri emango du Udalak.

Horrez gain, baliteke beste jardueraren bat egokitu behar izatea, hala nola, erraldoien eta buruhandien larunbateko ibilbidea edo igandeko Arrantzale Eguneko kalejira eta dantza-emanaldia. Baina horien berri ere aurrerago emango du Udalak, sare sozialen bidez. Barkatu eragozpenak.