Ekainaren 27tik 30era ospatu genituen San Pedro festak herrian eta, horien balorazioa egiteko, bilera irekia deitu du Udalak asteazken honetarako, uztailak 9. Hitzordua 20:00etan izango da, kultur etxean.
Herriko norbanako eta eragile guztiak daude gonbidatuta bileran parte hartzera eta iritzia ematera.
