Uztailean iragarri bezala, eta urtero garai hauetan egiten duen moduan, Karela kiroldegiak araudiak ezarritako txukuntze eta mantentze lanak egingo ditu abuztuan: igerilekua hustuko dute, filtroak eta uraren zirkuitua garbitu, bakterien aurkako tratamendua eman… Gainera, kiroldegiko muskulazio-aretoen lanak bukatzeko aprobetxatuko ditu bi aste hauek Udalak.
Abuztuaren 18tik 31ra bitartean izango da itxita eta, beraz, irailaren 1an irekiko ditu berriz ateak, astelehenarekin. Barkatu eragozpenak.
