Zuhaitz Gurrutxaren hirugarren bakarkako lana da Nortasun agiria. Irailaren 19rako aurreikusita zegoen emanaldia Orion, baina agenda kontuengatik, hilaren 13ra aurreratu da. 19:30ean izango da, Zimitorio zaharrean, doan.
Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da Gurrutxagaren bakarrizketa eta, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da eszenatokian.
Ikuskizunak 80 minutuko iraupena du eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
